XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Bai, bai, joe, oso ondo! baina noiz demontre kontatu behar diguzu sekretu madarikatu hori? - Iñaki Marmar zen haserre bizian mintzatzen zena -.
Hamar minutu barru marrazki bizidunak hasiko dira eta martxa honetan ez dut piperrik ikusiko! -.
Ia beti bezala, Iñaki umore txarrez zegoen egun hartan ere.
- Ah, bai? Protestaka gainera?
Bada, orain sekretua kontatu behar dizu zure amona Joshepak! -, aurre egin zion Mikelek.
- Nire amonak Donata du izena eta ez Joshepa, ergel hori!
- Ergela hire koinata izango duk!
- Bale, nahikoa da - moztu zuen Maritxuk -, egun batez marrazkiak galtzen baditugu, galduko ditugu eta listo.
Gure kluba oso gauza serioa da - taldeko zaharrena izanik, ordena jartzaile papera egokitzen zitzaion maiz.
Mikel Lanpernak gustura jaso zituen Maritxuren hitzak.
Bai, kluba oso-oso serioa zen, beno kluba ez zekien, baina bere istorioa bai behintzat.
Beraz, Marmarren marmarren artean segitu zuen errelatoa: